Bizikletentzako aparkaleku berri bat jarri dute Zaldibarren

Anboto 2023ko ots. 17a, 10:04

Bizikletak aparkatzeko ezartzen due laugarren gunea da udaletxe plazakoa; haurreskolan, kiroldegian eta Solobarriako futbito zelaiaren ondoan jarri dituzte beste hiru guneak. 

Zaldibarko Udalak ohitura osasungarriak eta bizikletaren erabilera bultzatu gura ditu. "Bizikletaz ibiltzea osasungarria da, garraiobiderik garbiena eta iraunkorrena izateaz gain. Ez du gas toxikorik isurtzen eta ez du zaratarik egiten. Bizikletan egiten den kilometro bakoitzeko, autoa erabili beharrean, gutxi gora behera 300 gramo CO2 isurtzea sahiesten da", azaldu du udalak ohar baten bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!