Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran gogoratu dituzte Eitzagan

Anboto 2023ko ots. 6a, 08:35

Zaldibar Argitu plataformak deituta, jendetza batu da Zaldibarko Eitzaga auzoan Sololuze eta Beltran langileak gogoratzeko. Gaur, astelehena, hiru urte beteko dira Zaldibarko hondakindegia amildu zenetik. 

Ekitaldian, hildako langileak gogoratzeaz gainera - hainbat hilabeteetako lanaren ostean, Beltranen gorpuzkiak bilatzeari utzi zioten-, hondamendia eragin zuten arduradunek erantzukizunak hartzea eskatu zuten. "Langileak oroitzeko, gaia ahanzturan ez erortzeko eta erantzukizun guztiak argitzea exijitzeko gaude hemen; gertatu behar ez zen, eta ekidin zitekeen hondamendia izan zela argi geratu da", azaldu zuen Janire Lazkano Zaldibar Argitu plataformako kideak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!