Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak elkarretaratzea egin du Zaldibarren

Anboto 2023ko ots. 4a, 09:08

2030 urterako minbizia dutenen biziraupena %70ekoa izateko erronka ezarri du elkarteak. Minbiziaren aurkako lazo bat irudikatu dute bertaratuek.

Minbizia mundu mailako arazo soziosanitario handiena dela azpimarratu du elkarteak. “2030erako 21,6 milioi kasu berri aurreikusten dira: 2 gizonetik 1ek eta 3 emakumetik 1ek edukiko dute gaixotasun hau. Ondorioz, minbiziari beharrezko duen Lehentasuna eman behar diogu, 2030erako minbizian % 70eko biziraupena lortzeko eta, era berean, gaixotasun honek sortzen dituen desparekotasunak murrizteko”, adierazi du elkarteak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!