[ZUZENEKOA] Olazar pilota txapelketako lau eta erdiko finalerdien zuzeneko emankizuna

Anboto 2022ko abe. 22a, 21:28

Gaur Olazar txapelketako finalerdietako partiduak jokatuko dituzte. 21:30etik aurrera lau eta erdiko eta binakako partidu bana egongo dira. Lau eta erdian eta emakumeetan, Aldaik eta Larrartek neurtuko dituzte indarrak. Binaka eta gizonetan, Igoak eta Ugartemendiak Muruaren eta Eskuzaren kontra jokatuko dute. Irabazleak finalera sailkatuko dira.

Emakumeen lau eta erdikoan Arrizabalaga, eta, gizonen binakakoan De La Fuente eta Aldabe finalerako sailkatuta daude. Gaur jakingo da euren kontra nortzuek jokatuko duten.

Gizonen lau eta erdiko finalista biak erabakita daude: Zubizarretak eta Ariztegik jokatuko dute.

Finalak abenduaren 31n, 16:00etatik aurrera jokatuko dira, Zaldibarko pilotalekuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!