Jostailuak batzeko kanpaina martxan jarriko dute Zaldibarren

Anboto 2022ko aza. 28a, 12:05
Artxiboko irudia.

Abenduaren 2ra arte jasoko dituzte jostailuak udaletxeko beheko solairuak, 08:30eatik 17:30era bitartean. 

Zaldibarko Udaleko gizarte-ongizate sailak antolatu du jostailu bilketa. "Helburua, jostailuak arazo ekonomikoak dituzten Zaldibarko familien artean banatzea da", azaldu dute udal iturriek ohar baten bidez. Horrez gainera, jostailuek "hezitzaileak, ez gerrazaleak, eta ez sexistak" izan behar dutela, eta "egoera onean" egon behar dutela gogoratu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!