Zaldibarko Castet elkartearen 30. urteurrena ospatuko dute

Anboto 2022ko aza. 15a, 10:00

Artxiboko irudia.

Zaldibarren egun osoko egitaraua prestatu dute herriko Castet elkartearen 30. urteurrena ospatzeko.

Domekara bitartean, Euskal Herriko Pegatineroen elkarteko Iñaki de Nikolasen bildumako pegatinekin erakusketa egongo da; EHko Pegatineroen elkartea 2018an sortu zuten eta aldarrikapenerako pegatinen bilduma egiten duten kideek osatzen dute. Azaroaren 18rako pintxopotea antolatu dute, eta osterako txintxon txapelketa. Urteurren jaia azaroaren 19an egingo dute, zapatuagaz; eguna ospatzeko, "kamiseta berria" janzteko deia egin dute. 13:00etan ekitaldia egingo dute, eta ostean, bazkaria; azaroaren 16a izango da bazkarirako txartela erosteko azken eguna. 19:00etan, Hatxe taldeak kontzertua emango du; talde zaldibartarrak bertsioak egiten ditu. Eguna borobiltzeko, Xaukena Xaukek elkartearen egoitza girotuko du 22:30ean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!