Zaldibarko Olazarmendi klubeko Nerea Gomez eta Eider Agirre Espainiako Koparako sailkatu dira

Anboto 2022ko aza. 8a, 11:15
Goian, Bizkaiko gimnastak. Behean ezkerrean, Nerea Gomez eta Eider Agirre euren entrenatzaileekin. Behean eskuman, Nerea Gomez podiumean.

Euskadiko txapelketako lan onari esker lortu dute sailkapena.

Joan zen domekan gimnasia erritmikoko Euskadiko txapelketa lehiatu zuten Gasteizen eta Zaldibarko Olazarmendi klubeko Nerea Gomezek eta Eider Agirrek lan bikaina burutu zuten. Bai bata eta bai bestea, abenduaren 14tik 18ra Zaragozan izango den Espainiako Koparako sailkatu ziren.

Nerea Gomez zaldibartarrak, Koparako sailkapenaz gainera, zilarrezko domina eskuratu zuen haur-kategorian. Eider Agirre eibartarrak, berriz, gazte mailan laugarren geratuta lortu zuen Koparako txartela.

Oro har, Bizkaiko klubak maila onena aritu ziren eta emaitza horiek Bizkaiko kluben artean dagoen giro onaren eta elkarlanareko borondatearen ondorio direla azpimarratu dute Olazarmenditik.

Nerea Gomez eta Eider Agirre aurtengo urrian Gernikan egindako torneo batean. (Argazkiak: Txebi Arriaga)

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!