Suhiltzaileek behargin bat erreskatatu dute Zaldibarko lantegi batean isiotutako sutean

Anboto 2022ko azaroaren 7a

Behargina igogailu barruan harrapatuta geratu da.

Suhiltzaileek lantegi bateko behargina erreskatatu dute iluntze honetan. Erreskatea Zaldibarren egin dute, metal-injekzioa lantzen duen enpresa batean. 19:30ak pasatxotan sute bat isiotu da han eta langile bat igogailu barruan geratu da irten ezinik, 0 eta 1 solairuen artean. Iurretako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, behargina igogailutik atera ahal izateko kabinako sabaia ebaki behar izan dute. Operazio hori egitera Iurretako, Eibarko eta Markina-Xemeingo suhiltzaile taldeak eta Gipuzkoako beste talde bat bertaratu dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!