Sarrerak Negu gogorren, Karobin eta Paularen tabernan, eta Ostargi eta Imendia dendetan daude salgai; aurretik 22 euroan erosi ahalko dira, eta leihatilan 25 eurotan. Internet bidez ere erosi daitezke sarrerak.
1945. urteko azaroaren 30ean sortu zen abesbatza, herriko abeslariek egitura formal batean antolatutako abesbatza izateko helburuagaz. Hainbat ekitaldi antolatu ditu urtean zehar Zaldibarko Koralak. 2019an hasi ziren urteurrena prestatzeko lanetan, pandemiaren eraginez , baina, orain arte atzeratu dira ekitaldiak.