Udalak prentsa oharrean azaldu duenez, lanek 189.322,84 euroko kostua izango dute, eta 10 asteko epea izango dute gauzatzeko. Zeramikazko teilazko estalkiaren egungo estaldura ordezkatuko dute, kantxako instalazioan larrialdiko irteerako egungo atearen neurriak handituko dituzte, bitarteko osagarriak sartu ahal izateko, eta estalkiko urak husteko instalazioak berrituko dituzte. Kantxarako sarbidea hobetzeko alboko fatxadan zulo bat irekiko dute. Eta estalkian, lehendik dagoen teila ordezkatuko dutea, eta xafla transpiragarri eta iragazgaitza eta teila zeramiko mistoa jarriko dituzte.