Jaurlaritzak 300.000 euroko zigorra ezarri dio Verter enpresari

Anboto 2022ko urr. 11a, 14:29

Artxiboko irudia.

BERRIA egunkariak eman du albistearen berri. Lan eta Enplegu Sailak "laneko arriskuen prebentzioaren alorrea arau-hauste oso larriak" egitea leporatu dio Verter Recycling enpresari. 2020ko otsailean Zaldibarren amildu zen zabortegiaren kudeaketaz arduratzen zen enpresa; lur jausiak bi langile harrapatu zituen. 

Une honetan, enpresa likidazio prozesuan dago. Iazko urrian Jaurlaritzak 28,7 milioi euro eskatu zizkion enpresari, hondamendiaren ostean egin izan ziren lanengatik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!