Zaldibarko Udalak gaur jarri du martxan 2023ko udal aurrekontuetarako parte hartze prozesua. "Herritarrentat lehentasunezkoak diren esparruak, eta hurrengo urterako proposamenak jaso gura ditu", azaldu dute ohar baten bidez. Proposamenak udalaren bulegoetan egin behar dira, bertan dauden inprimakietan, edota www.zaldibar.eus webgunean. Proposamen horiek abenduaren 19ra bitartean aztertuko dira, eta urtarrilaren 20an "eztabaida publikoa" egingo da proposamenak aztertzeko.
Aurtengo proiektuak
Udalaren arabera, iazko parte hartze prozesuan proposaturiko hainbat proiektu gauzatu dira 2022an: kiroldegirako ekortzaile bat, kale katuak babesteko CES kanpaina martxan jarri zen, eta Foru Aldundiak egindako bizikletak garbitzeko gunea hobetzeko lanak egin ziren. Urtea amaitu aurretik saskibaloirako saski txikiak jarri gura dituzte.