Arratsaldean, eguneko ekitaldirik garrantzitsuenetariko bat izango dute. 16:30etik 19:00era bitartean, ranch trail erakustaldia egongo da. Ikuskizun hauetan, zaldizkoek eta zaldiek ibilbide bat bete behar dute, zenbait oztopo gaindituta. Gero, sari banaketa egingo dute.
Egunean zehar, zeramikarien eta ferratzaileen erakusketa ere egongo da ikusgai. Zaldibarren halako martxa bat antolatzen duten lehenengo aldia da aurtengoa.