Txapito Guzman eta Ibarrako langostinoen agur birak Goierri auzoa bisitatuko du

Aritz Maldonado 2022ko uztailaren 15a

Zaldibarko jaietako biharamuna igarotzeko astirik eduki barik, Goierri auzoko bizilagunak Santa Marineko jaietan murgilduko dira.

19:00etan hasiko dira jaiak, Donien Atxa jasota. 20:30ean sardina jana edukiko dute, eta, ostean, VI. rock jaialdia hasiko da. Hatxe, Koltan eta Txapito Guzman eta Ibarrako langostinuek taldeek parte hartuko dute jaialdian; Txapitoren kasuan, agur biran murgilduta daude. Zapatuan, ohiko bakailao, paella, mus eta briska txapelketak egingo dituzte, trikitilariek inguruak girotzen dituzten bitartean; Barre konpainiak antzezlan bat plazaratuko du gero. Gauean, Jotatxo DJk musika ipiniko du dantzalekuan. Domekan, omenaldia egingo diete auzoko nagusiei, eta Bizkaiko bolo-joko txapelketa ere egongo da. Arratsaldean, asto probak egingo dituzte. 21:30ean, argazki proiekzioa egingo dute. 

Uztailaren 18an, astelehena, 13:00etako mezagaz emango diete amaiera Santa Marine jaiei

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!