Zaldibarko 43. mendi martxan parte hartzeko aukera dago zapatuan

Anboto 2022ko uztailaren 13a

25 kilometroko ibilbidea izango da.

Zaldua Mendi Taldeak Zaldibarko 43. Mendi Martxa antolatuko du zapatuan, uztailaren 16an. 25 kilometroko ibilbidean 1.500 metroko desnibela aurkituko dute parte hartzaileek.

Mendi martxa 7: 00etan hasiko da Zaldibarko Zaldua plazatik (eliza) eta helmuga udaletxean izango da.

Izen-ematea online egin daiteke, eta bertan transferentzia bat egin beharko da Zalduako mendi taldearen kontura uztailaren 14a baino lehen. Izen-ematea martxaren egunean bertan ere egin daiteke 6:00etatik aurrera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!