Elorrioko MRT futsal taldeak irabazi du Zaldibarko areto futbol maratoia

Anboto 2022ko uzt. 5a, 09:23

Asteburuan Zaldibarko 30. Futbito Maratoia lehiatu zuten herriko kiroldegian. 13 taldek parte hartu zuten, ohi baino gutxiagok, baina pandemia osteko lehenengo aldia zela kontuan hartuta antolatzaileek balorazio positiboa egin dute.

Aurtengo aldia Elorrioko MRT Futsal taldeak irabazi zuen eta Eibarko New Team geratu zen azpitxapeldun. Finaleko atsedenaldian logo lehiaketako sari banaketa egin zuten. Nagusien lehiaketa Iker Villanuevak irabazi du eta haur-kategoriakoa Danel Carrascok. Biak zaldibartarrak dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!