Asteburuan Zaldibarko futbito maratoiaren XXX. edizioa egingo dute

Anboto 2022ko eka. 28a, 13:47
Zalduako ekimenen aurkezpeneko argazkia.

Covidaren eraginez bertan behera geratutako hainbat ekimen berriro antolatuko ditu Zaldua kirol elkarteak, tartean, futbito maratoia. Uztailaren 1etik 3ra bitartean egingo dute. 

Guztira, bost sari banatuko dira aurtengo edizio honetan. Talde irabazleak garaikurra eta 1.000 euro eramango ditu; bigarrenak 600 euro eramango ditu, hirugarrenak 350 euro, eta laugarren sailkatuak 250 euro. Herriko talde onenari 250 euroko saria emango diote, eta bigarren onenari 150 eurokoa.

Zaldibarko Udalaren laguntza edukiko dute. Izena emateko azken eguna ekainaren 30a izango da. Bost sari banatuko dituzte 30. edizio honetan. Izena El Rincón de Paula tabernan eman beharko da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!