Eguaztenean hasiko dituzte Eitzagako jaiak

Anboto 2022ko eka. 27a, 10:00

Adin eta gustu desberdinetarako egitaraua antolatu dute Eitzaga auzoan.

Donien Atxa barikuan altxatuko dute, uztailak 1, baina, bezperan, nagusiek afaria egingo dute Eitzako Auzo Etxean. Uztailaren 2an paella eta tortilla lehiaketak egingo dira; iluntzean bolo txapelketa jokatuko da, eta bitartean saiheski errea jango dute. Aurtengo Eitzagako jaiak domekan amaituko dira, uztailaren 3an. Festak borobiltzeko, meza egingo dute San Pedro ermitan. Ostean, Ermuko Txindurri dantza taldeak saioa egingo du, eta egunari amaiera emateko, herri kirolak egingo dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!