[EGITARAUA]: Worth It, Keike eta Kop taldeen kontzertuak, besteak beste, Zaldibarko jaietan

Artxiboko irudia.

Ekainaren 24az geroztik hainbat ekimen egongo diren arren, uztailaren 7an txupinazoa jaurtita emango diote hasiera ofiziala Zaldibarko jaiei. 

Ekainak 24, barikua

22:00 Profesional mailako pilota partidak, Olazar pilotalekuan, Zaldua Pilota Taldeak antolatuta.

Ekainak 30, eguena

21:30 Pilota partidak: Olazar txapelketaren errebantxa. Zaldua Pilota Taldeak antolatuta

Uztailak 1, barikua

17:00 Pilota partidak: Durangaldeko gazte mailako finalak, ondoren emakumeen senior mailako pilota partida. Zaldua Pilota Taldeak antolatuta

Uztailak 1, 2 eta 3

 XXX. Areto-futbol maratoia kiroldegian, Zaldua Futbol Taldeak antolatuta.

Uztailak 2 eta 3

11:00-13:00 eta 16:00-19:00 Ur-jolasak Olazarren.
10:00-14:00 eta 17:00-20:00 Zaldibarko Koralaren 75. urteurrena: Argazki erakusketa udaletxeko plazan.

Uztailak 2, zapatua

19:00 Zaldibarko Koralaren 75. urteurrena: Zaldibarko Koralaren kontzertua elizan.

Uztailak 3, domeka.

08:30-14:30 XXVIII. argazki rallya liburutegi zaharrean.

Uztailak 6, Eguaztena

19:30 Argazki emanaldia liburutegi zaharrean

 Uztailak 7, eguena

18:00 HERRIXEN JAIXEN jaitsiera Zaldua plazatik eta txosnen irekiera
18:30 Donien-atxa, ondoren jaietako kartel lehiaketako sari banaketa.
19:00 Dantzak; jarraian, jaien hasiera iragartzeko txapligua jaurtiko du Zaldua saskibaloi taldeko emakumeen ekipoak eta, gero, buruhandiak.
19:30 Trikibertsopoteoa txosnagunetik hasita.
20:00 Odoloste-jana Bekoetxe kalean.
23:00 Kontzertua: Worth It, txosnagunean
00:00 DJ Zaukena Zauk, txosnagunean.

Uztailak 8, barikua

08:30 eta 09:30 Familientzako mendi irteera udaletxeko plazan hasita.
12:30 Herri-kirolak udaletxeko plazan, aizkolariak eta Iparraldeko jokoak.
17:00-18:00 Apar festa udaletxeko plazan.
19:00 ElektroHATXEranga, txosnagunetik hasita.
23:00 Kontzertuak (KEIKE + KOP), txosnagunean.
23:00 Dantzaldia DJ Josemarirekin Euskal Herria etorbidean.
03:00 Kulero, galtzontzillo eta tanga martxa txosnagunean

Uztailak 9, zapatua.

10:00-12:30 Arku jaurtiketa ume eta nagusientzat Olazarko galerian, Zaldibar Arku Taldeak antolatuta.
11:00 Zaldibarko Koralaren 75. urteurrena: Araiako bandaren kalejira.
11:00 – 12:00 Zunba saio herrikoia adin guztientzat udaletxeko plazan.
12:00 Tortilla txapelketa eskolako aterpean.
13:00-13:30 Zaldibar Arku taldeko arkularien erakustaldia Olazarko galerian, Zaldibar Arku Taldeak antolatuta.
13:00 Zaldibarko Koralaren 75. urteurrena: Araiako bandaren kontzertua Zaldua plazan.
14:30 Herri bazkaria txosnagunean.
16:00 3X3 saskibaloi txapelketa kiroldegian.
17:00 Olinpiadak txosnagunean.
18:00 Kale antzerkia: Akabo, Zaldua plazan.
19:00 Matraka elektrotxaranga, txosnagunetik hasita.
19:00 Afari-merienda Olea kalean, solomoa (1 €) eta sardinak (1 €).
20:00 Novisi kalejira Olea kaletik hasita.
23:30 Altxaporru taldearekin erromeria txosnagunean.
03:30 Gorka Perez DJ, warm up: Lander Luque DJ

Uztailak 10, domeka

09:30 UDABERRIKOPA, Bizkaiko txirrindulari eskolen arteko proba: hasiberriak, alebinak eta infantilak. Hasiera Autonomia kalean.
11:00-13:00 eta 16:00-19:00. Umeen jolas parkea eskolako patioan.
11:00 Meza San Martingo ermitan.
12:00 Euskal dantzak Zaldua plazan.
18:00 Bertso-saioa, Zaldua plazan: Nerea Ibarzabal, Beñat Gaztelumendi, Peru Abarrategi eta Jone Uria. Gai-jartzaile: Ainhoa Urien.
23:00 “Su artifizialak”.

Uztailak 16, zapatua

 07:00 Zaldibarko XLIII. mendi martxa, Zaldua plazan hasita. Bukatu: udaletxeko plazan.

Uztailak 21, eguena

19:00 Argazki rallyaren emanaldia eta sari-banaketa liburutegi zaharrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!