Barikuko partiduan, lehenengo, Erik Jaka lizartzarrak eta Jon Ander Peña tolosarrak neurtuko dituzte indarrak kaiolan. Irabazleak txapelketan aurrera egingo du.
Ostean, binakako partidu bat egongo da ikusgai eta Unai Laso buruz buruko txapelduna izango da protagonistetako bat. Lasok Aitor Aranguren izango du bizkarzain. Biek Asier Agirreren eta Jon Ander Albisuren kontra jokatuko dute