Unai Laso buruz buruko txapeldunak Zaldibarren jokatuko du ekainaren 24an

Anboto 2022ko eka. 15a, 14:50
Unai Laso buruz buruko txapelduna (Argazkia: Baiko)

Binakako partiduko protagonista bat izango da. Aurretik lau t'erdian jokatuko dute Jakak eta Peña II.ak. ANBOTOk sarrera bi zozkatuko ditu bihartik aurrera.

Lau t'erdiko San Fermin Torneoko aurrekanporaketa bat Zaldibarko Olazar pilotalekuan jokatuko dute ekainaren 24ko barikuan, 22:00etan, hasiko den jaialdian. Lehenengo Erik Jaka lizartzarrak eta Jon Ander Peña tolosarrak neurtuko dituzte indarrak kaiolan. Irabazleak txapelketan aurrera egingo du.

Ostean, binakako partidu bat egongo da ikusgai eta Unai Laso buruz buruko txapelduna izango da protagonistetako bat. Lasok Aitor Aranguren izango du bizkarzain. Biek Asier Agirreren eta Jon Ander Albisuren kontra jokatuko dute.

Jaialdia ikusteko sarrerak www.entradasfronton.com webgunean eskuratu daitezke 25 eurotan. ANBOTOk sarrera bi zozkatuko ditu Anbotokideen artean. Zozketa bihar 10:00etatik aurrera egongo da martxan ANBOTOko webgunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!