Zaldibarko Koral Elkarteak 75. urteurrena ospatuko du

Anboto 2022ko eka. 14a, 09:35
Artxiboko irudia.

2019an hasi ziren urteurrena prestatzeko lanetan, osasun pandemiaren eraginez, besteak beste, orain arte atzeratu da ospakizuna. Zapatuan Durangoko Orfeoiak eskainiko duen kontzertuagaz ekingo diote egitarauari; ekainaren 22an, ostera, Koraleko ikasleek eta kideek ikasturte amaierako kontzertua eskainiko dute. 

1945.eko azaroaren 30ean sortu zen abesbatza, herriko abeslariek egitura formal batean antolatutako abesbatza izateko helburuagaz. "Musikaren praktikan eta irakaskuntzan saiatu gara gaurdaino, izan ere, ez da erraza Zaldibarren Koralaren bidez musika ikasi eta maitatu ez duen herritarrik ", azaldu dute ohar baten bidez. 

Uztailean zehar beste hainbat ekitaldi egingo dituzte; udazkenean, bi kontzertu antolatu dituzte, Zeharka Flute taldeagaz eta Benito Lertxundigaz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!