Bilbo eta Zalduaran kaleak lotuko dituen pasabide bat eraikiko da, eta honek eskailera finkoak eta igogailua ere izango ditu; Zaldua Etxebarria trenbide-pasagunea kendu egingo da.
Pasabideak 30 metroko luzera edukiko du, eta herrigunea eta Zalduaran auzoa batuko ditu, baita N634 errepidearen beste aldean dagoen geltokia ere. Inguruetako nasak ere berriztuko dira, eta horrez gainera, argiteria berria ezarriko da.