Olazarmendiko gimnastek kurtso amaierako erakustaldia egingo dute domekan

Anboto 2022ko eka. 14a, 09:00

Olazarmendiko gimnastak denboraldian zehar ateratko argazkietan.

Lorpenez betetako denboraldiari agur esateko modua izango da.

Urtero lez, Zaldibarko Olazarmendi klubeko gimnastek gimnasia erakustaldi batekin esango diote agur denboraldiari. Ekainaren 19ko domeka goizean izango da, Zaldibarko Olazar pilotalekuan.

Aurtengoa denboraldi emankorra izan da klubarentzat. Malen Dueñas Euskadiko txapeldun geratu da kadete mailan eta Ane Fernandez txapeldunorde seniorretan.

Haur-kategoriako Ane Anton eskolarteko Euskadiko txapeldun geratu da eta kimu mailako Goizane Romanek brontzezko domina jantzi du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!