Zaldibarko pilota txapelketa herrikoia azken txanpan da, zortzi minutuko partiduekin

Anboto 2022ko eka. 9a, 10:00

Aurten txapelketan parte hartu duten pilotariak.

Bariku honetan jokatuko dituzte final laurdenak, finalerdiak eta finala.

Zaldibarren esku pilota txapelketa herrikoiaren hirugarren aldia antolatu dute 32 parte hartzailerekin. Joan zen asteburuko kanporaketetatik 16 pilotari sailkatu ziren. Final laurdenak, finalerdiak eta finala ostiralean, 19:00etan, jokatuko dituzte Zaldibarko pilotalekuan.

Partidu dezente dira arratsalde baterako, baina laburrak izango dira. Izan ere, txapelketa honetako berezitasun bat da zortzi minutura arteko partiduak jokatzen direla. Beste berezitasun bat honako hau da: sakea galtzen doanak ateratzen du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!