'Herrixen jaixek' sortu dute Zaldibarren, jai parte hartzaileen alde

Anboto 2022ko eka. 8a, 14:47

"Ohiko eta behar bezalako" jaiak berreskuratu dituzte aurten Zaldibarren. Helburu horretan ekarpena egiteko asmoz, Herrixen jaixek sortu dute Zaldibarren. Bi urteko etenaldiaren ostean berreskuratuko dituzte festak. Uztailaren 7tik 11ra bitartean ospatuko dituzte jaiak aurten. 

Amaia Mendibe Mazorriagak eta Maddi Sanz Baigorrik hartu zuten berba, eta "auzolanean" egitaraua prestatzen ari direla azaldu zuten. "Zer dira herriko jaiak elkarte herritarron artean sortutako egitarau lana eta gozamena ez bada?". Herrixen jaixek Zaldibarko Jendeak, Zaldibarko dantza taldea, Dominika, Ernai, Guraso elkartea, gaztetxea, Castet eta Ilargi argazki taldeak osatzen dute, baita "jai herrikoien alde lan egiten duen edozeinek ere". 

Ernairi zentsura

Egitasmoaren aurkezpenean Zaldibarko Udalak Ernai antolakundea zentsuratzea "gertakari larria" dela salatu zuten, baita ere. "Udako kultur egitarautik zentsuratu zuten, eta aurten ere zentsuratuko dutela argi utzi dute". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!