Zaldibarko jaietako kartel lehiaketa aurkeztu dute

Anboto 2022ko mai. 10a, 08:00
2019ko irudia.

Jaietako kartel lehiaketaren 29. edizioa da aurtengoa. Proposamenak aurkezteko azken eguna maiatzaren 27a izango da. 

Irabazleak 250 euro irabaziko ditu, eta 150 euroko sari bat egongo da bigarren sarituarentzako. Horrez gainera, 14 urtetik beherako parte hartzaile onenarentzako 100 euroko balioa duen sari bat egongo dela adierazi dute udal iturriek ohar baten bidez. Proposamenak udaletxean bertan aurkeztu ahalko dira, edota euskarri digitalean, kultura@zaldibar.eus helbidera bidalita. 

Epaimahaia Jai Batzordeko kideek osatuko dute, eta maiatzaren 31n emango dute erabakiaren berri. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!