Joan den asteburuan gimnasia erritmikoko Espainiako txapelketak lehiatu dituzte gazte mailetan, Zaragozan. Hantxe aritu dira Zaldibarko Olazarmendi klubeko hainbat gimnasta. Esaterako, Eider Agirre. Zapatuan gazte mailan debutatu eta zazpigarren tokian amaitu zuen, diploma eskuratuz. Ez da nolanahiko emaitza 190 parte hartzaile egon zirelako gazte mailan.
Gainerakoan, Nerea Gomez hamabi onenen artean sailkatu zen haur-kategorian. Olaia Onandiak berriz ezin izan zuen hain aurrean ibili. Hala ere, sekulako denboraldia egin du aurten, Bizkaiko eta Euskadiko txapelketak irabazi dituelako.
Eguenean, taldekako kadeteen txanda izango da, Espainiako Kopan parte hartuko dutelako, Santanderren.