Hainbat ekitaldi antolatu dituzte "Euskal Herriaren eta askatasunaren alde jausitakoei" gorazarre egiteko. Santamañazarrera igotzeko hitzordua jarri dute 10:00etan, udaletxearen aurreko plazan. Behin tontorrean, ikurriña jarriko dute tontorrean eta argazkia aterako dute.
Santamañazarretik jaitsita, 12:30ean, lore eskaintza egingo dute. Kalejira bat egingo dute gero, Castet elkartera, eta bertan luntxa izango da hurbiltzen diren guztientzat.