Jose Luis Mendilibarrek Alaveseko entrenatzaile izateari utzi dio

Anboto 2022ko api. 4a, 21:37

Kluba eta entrenatzaile zaldibartarra kontratua eteteko akordio batera heldu dira.

Mendilibar iazko abenduan fitxatu zuten Alaves jaitsiera postutik ateratzeko helburuagaz. Harrezkero hamabi partidu joan dira eta taldeak garaipen bakarra lortu du. Une honetan sei puntura du salbazioa. "Alavesen eginbeharra mailari eusteko ahal den guztia egitea da eta, hortaz, erabaki zail hau hartu dugu salbazioa posible dela sinetsita. Mendilibarri bere lana eta dedikazioa eskertzen dizkiogu. Zorte on etorkizunean!", adierazi dute ohar batean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!