Berdintasun kontseiluaren estatutuak onartu ditu Zaldibarko Udalak

Anboto 2022ko api. 4a, 09:42

Zaldibarko emakumeen Berdintasunerako Kontseilua sortzeko lehenengo urratsak eman ditu udalak. Lehentasuntzat dute emakume elkarteen eta erakunde honen arteko komunikazioa erraztea. 

"Kontseilua sortzearen helburua emakume elkarteen eta erakundearen arteko komunikazioa erraztea da, demokrazia parte hartzailean sakontzeko, mugimendu feministaren ekarpenak jasoz udalerrian emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan bultzatzen diren politika publikoen diseinuari, inplementazioari eta ebaluazioari dagokionez", azaldu dute ohar bidez udal iturriek. 

Martxoaren 31ko osoko bilkuran onartu zen neurria. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!