Zaldibarren oroitarriaren aldeko kontzentrazioa egingo dute

Anboto 2022ko mar. 25a, 11:00

Zaldibarko hondamendia oroitzeko egindako eskultura ipintzea eskatuko diote udalari, beste behin

Iñaki Urizarrek auzolanean egindako eskultura Eitzagan ipintzeko asmoa izan zuen Zaldibar Argituk otsailean, hondakindegia amildu eta bigarren urteurrenean. Baina udal gobernu taldeak ez zuen baimenik eman eskultura ipintzeko, eta ordutik tirabira dago. Erabaki hori salatzeko eta Zaldibarko Udalari eskultura ipintzea eskatzeko, elkarretaratzea egingo dute zapatuan, hilak 26. Kontzentrazioa 13:30ean izango da, udaletxe aurreko plazan. Aurretik, kanpaina egin dute herritarren babesa lortzeko. Besteak beste, etxeetako atarietan informazioa ipinita eta eskulturaren erreplikak banatuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!