[BIDEOA]: Sopela taldeko Claire Steels nagusi Zaldibarren

Anboto 2022ko mar. 7a, 09:20

99 txirrindularik parte hartu dute Euskaldun Txapelketako lehenengo lasterketan. 

Atzo eman zioten hasiera Euskaldun Txapelketari. Jubenil, 23 urtez azpiko eta elite mailako emakumezkoek Zaldibarren izaten zuten lasterketa. Txirrindulariak 72 kilometroko ibilbideari egin behar izan zioten aurre. Ibilbidean zehar hirutan igo behar izan zuten Miotako mendatea eta behin Areitiokoa. 

Lasterketan indartsuena Sopela taldeko Claire Steels izan zen. Sopelakoa bakarrik heldu zen Zaldibarko helmugara. Bigarrrena helmugan Laboral Kutxako Yurani Blanco izan zen eta hirugarrena talde bereko Idoia Eraso. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!