Lasterketa 10:30ean hasiko da, Euskalherria kalean. 72 kilometroko ibilbidean, Berriz, Abadiño eta Elorriotik ibiliko dira eta Miota eta Areitio mendateak igoko dituzte.
Lasterketa orain hiru urte antolatu zuten lehenengoz, eta pandemiaren ondorioz aurten arte ezin izan dute bigarren aldia antolatu.
Bizikleta martxa, Abadiñon
Abadiñon ere bizikleta izango da protagonista asteburuan, baina kasu honetan ez da lehiarik egongo eta berdintasuna aldarrikatzea izango da helburua. Zapatuan, 12:00etan, bizikleta martxa bat egingo da Mutsaratzeko dorretxetik Traña-Matienara. Abadiñoko Udalak eta Eneicat taldeak antolatu dute ekimena.