Udaletxeko plazan egin zuten protesta eta dozenaka herritar batu zen bertan. Helegiteak ipintzeaz gainera, proiektua birplanteatzeko eskaera zuzena egin diote Zaldibarko udal gobernu taldeari; eskola kontseiluagaz batzartzeko deia ere egin diote.
2018tik martxan
Amesten Dugun Jolastokia Eraikitzen proiektua 2018an ipini zuen martxan Zaldibarko hezkuntza komunitateak; eskola publikoko patioa eta inguruko belargunea atontzeko helburuagaz sortu zuten, eta prozesu parte hartzaile bati ekin zioten horretarako. Baina 2019ko hauteskundeetan izandako udal gobernu aldaketagaz, proiektua bertan behera geratu zen. Ordutik, sinadura bilketa eta hainbat elkarretaratze egin dituzte, besteak beste. 1.033 zaldibartarren sinadurak batu zituzten.