"Itziar Ituño aktorea lortu daitekeenaren eredu da niretzat"

Aitziber Basauri 2022ko ots. 18a, 09:59

ETB1en estreinatu berri duten 'Irabazi Arte' fikziozko telesaileko Olatzen azalean sartu da Ainhoa Azpitarte. Aktore izateko ametsa egia bihurtu du. Itziar Ituño aktorea du gogoko, lortu daitekeenaren eredu da zaldibartarrarentzat.

Azpitartek Elorrio Futbol Klubean jokatzen du eta entrenatzailea da Zalduak eta Elorriok sorturiko Biak-Bat klubean. Batxillergoa amaitu eta selektibitatea prestatu ondoren, datorren urtean arte dramatikoa ikasi gura du, Antzertin (Bilbo). Barikuko alean elkarrizketa osoa argitaratuko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!