Jose Luis Maiztegi alkatearen arabera Zaldibarko Udalak egindako gestioei esker lortu dute Aldundiaren diru laguntza. "Inork ez digu ezer oparitu, Bizkaiko Foru Aldundian egindako lan gogor baten emaitza da. Zaldibar inguruko beste herri batzuen mailan egotea nahi dugu, azpiegituretan, oinezkoen segurtasunean eta irisgarritasunean egindako inbertsioei dagokienez. Ideia argiak eta helburu zehatzak izatearen, herriko arazoak agerian uztearen eta horiek lortzeko eguneroko lanaren fruitua da hau", azaldu du alkateak.
Lanei buruzko dokumentazioa udaletxearen webgunean dagoela adierazi dute udal iturriek, gainera. Lanak 18 hilabetez luzatzea aurreikusten dutela azaldu du udalak, baita ere.