"Horrelako proiektuak egiten direnean herritarren parte-hartzea sustatu behar dela uste dugu. Informazioa era errazean eman, iritziak eta galderak jaso eta herritarrekin zuzeneko harremana izatea positiboa da EH Bilduren ustez", azaldu du Eneritz Azpitarte EH Bilduko zinegotziak.
Zaldibartarrek izan ditzaketen dudak argitzeko, proiektuari buruzko "informazio guztia" eta planoak erabiliko dituzte EH Bilduko kideek. Lanak 2023an dira hastekoak EH Bilduren esanetan, eta proiektuak San Andres auzoan eragingo du, bereziki.