Ermuko plazatik abiatu da manifestazioa, 12:00etan. Pankartaren atzean ehunka herritarrek bat egin dute Aldaketaldiak, Ekologistak Martxanek eta Zaldibar Argituk deitutako mobilizazioagaz. Bi urte pasatu dira Verter Recycling zabortegia amildu zenetik. Mobilizazioa Zaldibarko Eitzaga auzoan amaitu da, hondakindegiaren ondoan. Luizian hildako Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran omendu dituzte. Gertatutakoaren "erantzukizunak argitzea" eskatu dute.