Lur-jausia Zaldibarren

Manifestazioa egingo dute Ermuatik Eitzagara hondakindegiko lur jausiaren bigarren urteurrenean

Aritz Maldonado 2022ko ots. 2a, 12:50

Domekan egingo dute mobilizazioa,12:00etan. Ermuako plazatik abiatuko da, eta ekitaldia Eitzagan egingo dute, "tragediaren epizentroan", 13:00etan. 

Domekan bi urte beteko dira Zaldibarko zabortegia amildu zenetik. Aldaketaldiak, Ekologistak Martxanek eta Zaldibar Argituk prentsaurrekoa egin dute gaur otsailaren 6ko manifestazioa iragartzeko. Horrez gainera, 2022ko Aldaketaldiaren egitaraua aurkeztu dute. 

Gaizka Zabarte Zaldibar Argituko bozeramaileak Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoan izan ditu, baita Eitzagako bizilagunak ere; lur jausiaren hil ziren Beltran eta Sololuze. "Eitzagan 37 lagun bizi dira, hildakoez gainera, beraiek dira kaltetuenak. Osasun azterketak egitea eskatu zieten Eusko Jaurlaritzari eta Zaldibarko Udalari eta biek ukatu egin zizkieten", azaldu du. Horrez gainera, Zaldibarko krisiaren kudeaketa "Tapia Legearen aurrekaria" lez izendatu du. "Entsegua egin zuten Zaldibarren, izan ere, Eusko Jaurlaritzak hartu zituen erabaki garrantzitsuenak, baita Zaldibarko Udalarenak diren eskumenekin ere". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!