EH Bilduk zinegotzien dietei buruz aurkezturiko errekurtsoa onartu du Zaldibarko Udalak

Anboto 2022ko ots. 1a, 09:52

Zaldibarren bizi ez diren zinegotziek kilometraje dietak "gaizki" kobratzen zituztela salatu zuen EH Bilduk 2020ko uztailean. 

"Beti kilometro dietak kobratzen ari ziren nahiz eta garraio publikoa erabili edota jarraian egindako bi organoetara joateko bi aldiz kobratzen zuten kilometro dieta", dio EH Bilduren oharrak; salaketa horren ondorioz zinegotzi batzuek dirua itzuli behar izan zuten. "Alkateak berriro ere ez gertatzeko mekanismoak martxan jarriko zituela agindu zuen". 2021eko bigarren hiruhileko dietak "inolako taula eta mekanismorik gabe" ordaindu zirela salatu zuen Zaldibarko EH Bilduk.

Ostean, 2021eko abenduko plenoan kilometraje dieta guztiak ordaintzea erabaki zuen osoko bilkurak. "ibilgailu pribatuan zein garraio publikoan" egindakoak. Egun batzuk beranduago, ostera, errekurtsoa jarri zuen EH Bilduk, eta urtarrileko plenoan onartu egin zen. Ondorioz, "kontrola areagotuko duela" azaldu du EH Bilduk ohar baten bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!