Zaldibarko Berbalagunean izena emateko epea ireki dute

Anboto 2022ko urt. 19a, 07:08

Urtarrila osoan zehar eman ahalko da izena. Izena emateko aukera desberdinak daude: udaletxeko edo liburutegiko esku orrietan eman ahalko da, baita zaldibarkoberbalaguna@gmail.com helbide elektronikoan, 688722989 telefono zenbakian edo lotura honetan

Bidelagun zein bidelari gisa eman daiteke izena, horrela "mintzapoza" praktikan jartzeko. "Mintzapoza praktikatu, euskaraz hitz egiteko dauzkazun mugak hausteko. Astean behin, ordu betez praktikatu eta gozatu lagun artean. Probatu dutenek ez diote utzi praktikatzeari", azaldu dute Zaldibarko Berbalaguneko kideek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!