Uztai taldeak umeen gimnasia erakustaldia antolatuko du zapatuan Durangon

Anboto 2021ko abe. 10a, 07:02

2014tik 2016ra artean jaiotako umeak batuko ditu Txikigym jaialdiak.

Zapatuan, 11:00etan, hasiko dira erakustaldiak Durangoko Landako kiroldegian. Uztai taldeko umeez gainera, Bizkaiko beste sei herritakoak ere etorriko dira.

Aurreko urteetan lez, diru bilketa bat ere egingo dute. Cafés Baqué-k emandako kafea salduko dute eta batutako dirua Sindrome 4P elkarteari eta gaixotasun hori duen Durangoko ume baten familiari emango diote.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!