Udal iturrien arabera, markesinak erortzeko arrisku nabarmena zuen, horregatik zaharberritu dute. "Bizkaiko Mikeleteen Kidegoaren Etxeko atala zen. Foru kidego horrek XVIII. mendearen amaieratik kuartel txikiak zituen Bizkaiko sarrerako muga guztietan, salgaien joan-etorrien gaineko zergak biltzeko eta lurralde mugakideen arteko kontrabandaren aurka borrokatzeko".