Txupin jaurtiketagaz, gaur ekingo diote San Andres jaiak ospatzeari Zaldibarren

Aritz Maldonado 2021ko aza. 26a, 12:00
Sua taldea

Zaldibar San Andres jaietan murgilduko da gaurtik aurrera. "Beharrezko osasun neurriak hartuta" egingo dira ekimenak, udalak ohar baten bitartez zabaldutakoaren arabera, osasun egoerak horrela behartuta.

19:00etan jaurtiko dute jaiei hasiera emango dien txupina; Olazarmendi taldeko nerea Gomezek eta Olaia Onandiak eta Zaldibarko Arku taldeko Lidia Cañetek botako dute. Hain zuzen ere, zapatuan arku jaurtiketa erakustaldia egongo da Olazarren, 10:00etan. Bestalde, domekan Zaldibarko XXII. Neguko nekazari azoka egingo dute. Kaleak girotzeko, kalejira egingo dute trikitilariekin, 11:00etan.

Zaldibarko gaztetxean ere antolatu dituzte ekitaldiak neguko jaiak ospatzeko. Barikuan, Sua eta Hatxe taldeek kontzertua eskainiko dute, 22:00etan. Zapatuan, azaroak 27, bazkaria egingo dute. Ostean, DJ Pakigaz poteo girotua egongo da eta gauean jaia egingo dute DJ Bull musika jartzaile ezagunagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!