Zergaitik erabaki duzu kanpaina honetan parte hartzea?
Betidanik euskaraz aritu naizelako eta gure hizkuntza bultzatzea garrantzitsua delako. Gainera, horrela, euskaldunberriei praktikatzeko aukera ematen diegu.
Beste herri askotan legez, Zornotzan euskararen ezagutza ez dator bat erabileragaz.
Bezeroak euskaraz egiten badit, nik euskaraz erantzuten diot, eta lehenengo berba ere euskaraz egiten dugu. Ikasten dabiltzanei ere esaten diet animatzeko eta euskaraz eskatzeko. Zaldibar herri txikia da eta gehienetan denok elkar ezagutzen dugunez errazagoa izaten da.
Euskaraldian ere parte hartu zenuen?
Bai, eta esperentzia ona izan zen. Txapa ipini nuen. Jende nagusiari gehiago kostatu zitzaion txapa ipintzea, baina euskaraz egiten dute.