Zaldibartarrek 300 oinetako pare baino gehiago batu dituzte Greziako errefuxiatuentzat

Ekaitz Herrera 2021ko aza. 16a, 10:30

Elkartasun kanpaina Gipuzkoako Zaporeak proiektuagaz batera egin dute. 15 kaxa oinetako bidaliko dituzte Greziara.

Zaldibartarrek elkartasun kanpaina emankorra egin dute: 300 oinetako pare baino gehiago batu dituzte Greziako errefuxiatuen kanpalekuetara bidaltzeko. Ibai Iraeta zaldibartarra izan da egitasmoa koordinatzen aritu den kideetako bat. Azaldu duenez, joan zen asteburuan egin zuten kanpaina, "udaletxeko azpiko solairuan, bariku arratsaldean eta zapatu goizean oinetakoak batuta". Elkartasun kanpaina Gipuzkoako Zaporeak proiektuagaz batera egin dute. "Orain arte elikagaiei lotutako kanpainak antolatu izan dituzte, baina aurten, negurako oinetakoak batzea eskatu dute. Eurekin hartu emanetan ipini eta boluntario talde txiki bat sortu genuen", azaldu du Iraetak. Batutako oinetakoekin 15 bat kaxa bete dituzte. Orain, Zaporeak taldekoak kaxen bila etortzea eta oinetakoak Greziara bidaltzea baino ez da falta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!