Zaldibarko Udalak eta Lagun Artea Txirrindularitza Elkarteak Zaldibarko 19. mendi bizikleta martxa antolatuko dute azaroaren 21eko domekan, 10:00etan. Ibilbide bi egongo dira aukeran: 25 kilometrokoa —920 metroko desnibel positiboagaz— eta 33 kilometrokoa —1.280 metroko desnibelagaz—.
Izen-ematea doakoa da eta www.kirolprobak.com webgunearen bidez egin daiteke. Egunean bertan izena emateko aukera ere badago.
Osasun arloko segurtasun neurriak direla-eta, aurten ez da dutxatzeko aukerarik egongo.