Sallabentetik Olarreagaraino errepidean espaloia hobetzeko lanak egingo dituzte

Anboto 2021ko aza. 2a, 11:00

Sallabenteko biribilgunetik Eibarrera (Gipuzkoa) arte doan BI-3344 errepideko espaloian sergutasun neurri berriak ezarriko dituzte. "Egungo espaloia arriskutsua izateaz gainea, babesik ez duenez, ez da nahikoa oinezkoen luxua xurgatzeko", azaldu dute udal iturriek. 

Gaur egun, herritarrek oinezkoentzako bi pasabidetara joan behar dute errepidearen zati hori zeharkatzeko. Eibar eta Eibar eta Ermua artean mugitzeko, herritar ugarik erabiltzen dute bidearen zati hori, baita Eibarko Unibertsitateko ikasle askok. "Egungo trazadurak Iburerrekako Poligonorako sarbide korapilatsua zehakatzera behartzen du". 

Zaldibarko Udaletik egindako proposamenak kontutan hartuko ditu Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko Sailak. "Espaloia BI-3344 errepidetik Ibaiaren ertzera lekualdatzea da. Bidegorria espaloi berriari lotuta joango da, eta asmoa da Ermukoari jarraipena ematea, etorkizunean Eibartik Gipuzkoa barnealdera egingo duen lotuneraino", azaldu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!