Irailaren hasieran, Verter Recyclingen abokatuek akordioa egin zuten Zaldibarko zabortegian hildako bi langileen familiekin eta fiskalarekin. Ostean, dator enpresa desegiteko erabakia. Enpresaren arabera, akordioa "behar bezala" jaso dute Merkataritza Erregistroan eta Merkataritza Erregistroaren Aldizkari ofizialean. Aldizkarian publikatu eta hurrengo egunean egin du publiko Verter Recyclingek erabakia, ohar baten bidez.